XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

emakumeak, itxaron bai, baina Penelopek ez bezala, ez daualako jarriko bere biziraupena inoren eskuetan: liberazioa berak lortuko dau bere buruarentzat.

Hortik liburuaren titulua (hondar ahularen eta izaera menperagaitzaren kontrastea) eta amaiera irekia.

Emakumeak zazpi astez itxarongo dau, egun bakoitzean mezu poema bat sortuz.

Denbora horretan zehar bere buruaren azalpena dagi zenbait ikuspegitatik: maitasunaren gozotasuna, maitasunaren mingostasuna, idaztearen poza eta nekea, nitasun zalantzatia, denboraren joana eta nahas-maseko inpresioak (etsipenari eta heriotzari buruzkoak, gehienbat).

Hala eta guztiz, zazpigarren astea hutsik dago; izan be amaiera irekia izateak halaxe eskatzen ebalakoan.

Egitura zazpitar hori, beraz, apropos pentsatua da, infinitoaren kutsua, barkamenaren amaigabetasuna, itxaron beharraren eroapena, sentiera barriztatzearen misterio hori nork bere gustura deitu leikio nabarmenazoteko.

Zazpi olerki-taldetxoen artean dagoen kontaerak be badauko bere zeregina. Kontaera garatu ahala, poemen nondik norakoa be aldatuz joango dalako, argitik ilunera, istorioa bera legez.

Bikoizketa horregaz bi ahots agertarazi nahi nebazan: alkarren ondoan bizi baina alkarren barri ez daben bi ahotsak, inorena, besterena eta mezuak, gutunak, errekaduak bialtzen dituen emakumearena.